Azken Ostirala egingo dute gaur

Txintxarri Aldizkaria api 26, 07:00 Politika

Lasarte-Oriako Sarek euskal preso eta iheslarien eskubideak aldarrikatzeko mobilizazio bat aurrera eramango du gaur arratsaldean, 20:00etatik aurrera. Elizatze plazatik abiatuko dira manifestariak eta Okendo plazaraino joango; manifestu bat irakurriko dute bertan.

EH Bildu izan da bozkatuena Lasarte-Orian
A-21 HAUTESKUNDEAK

Txintxarri Aldizkaria api 22 Politika

Botoei erreparatuta, EAJk irabazi ditu Eusko Jaurlaritzarako hauteskundeak bozen %35,22 eskuratuta, nahiz eta eserleku kopuruan EH Bildurekin 27ra berdindu duen. Edonola, ezustekorik ez bada, EAJko lehendakarigai Imanol Pradales izango da agintaldi berrian Eusko Jaurlaritzako burua. Lasarte-Orian, aldiz, koalizio abertzalea izan da bozkatuena. Parte hartzea %58,72 izan da, EAEkoa eta Gipuzkoakoa baino lau bat puntu gutxiago, %62,52 eta %61,71, hurrenez hurren.