Ttakun Elkarteko bazkidetza

Ttakun Kultur Elkartea Lasarte-Orian euskararen eta euskal kulturaren normalizazioa sustatu nahian dabilen elkartea da. Egitasmo edo jarduera puntual solte batzuk izatetik, programa, egitarau eta ekintzez osatutako urteroko programa iraunkor eta irmo bat izatera iritsi da urteen poderioz. Ia 500 bazkide gara, hainbat boluntario, begirale, kolaboratzaile... Azken batean, lagun-sare handi baten eta langile finko batzuen artean, egitasmo kalitatez hobea eta kopuruz osatuagoa betetzen saiatzen gara urtero. Ttakun Kultur Elkarteko bazkide egin nahi baduzu, bete ezazu ondorengo formularioa eta lehenbailehen jarriko gara zurekin harremanetan. Mila esker!