Apirilak 26, ostirala


15:15

Bizipozaren jaia

Okendo plaza (eguraldi txarra egitekotan, Oriarte Landaberri) eta Antonio Mercero aretoa, Lasarte-Oria | Jaia

Hauxe da ostiral horretarako prestatu duten egitaraua, Okendo plazan (eguraldi txarra egiten badu, enparantza horretako egitasmoak Oriarte Landaberri institutura eramango dituzte eta Antonio Mercero aretoan: 15:15ean, ikastetxeek herria zipriztinduko dute, Okendon. Koreografiak dantzatu eta jaialdirako propio prestatutako pankartak erakutsiko dituzte, besteak beste. Porrotx pailazoak aurkeztuko du saioa. 18:00etan, Bizipozan parte hartzen duten elkarteek zipriztinduko dute Lasarte-Oria. Euskararen 10. Maratoialdiko zortzikotean aritutako zenbait kide ariko dira beraiekin. 18:30ean, Antonio Mercero aretoan, Bizipoza Eskola egitasmoa aurkeztuko dute proiektu horren koordinatzaile Nerea Godoy Fuentes eta Bizipozaren koordinatzaile Leire Elizegi Belokik. Ondoren, mahai inguru bat egingo dute eragile hauekin guztiekin: Ttakun Kultur Elkartea; Landaberri, Sasoeta-Zumaburu eta Oriarte ikastetxeak; Amassorrain ikastola; Ostadar Inklusioa; Sahararekin Elkartasuna Lasarte-Oria; Aspanogi elkartea; Naizen elkartea; eta Izan Iñurri elkartea. Ekitaldi horretan parte hartuko dute baita ere Earra bertso eskolako kideek eta Maialen Aristegi kantautoreak. Antonio Mercero aretoan izango da.

Bizipozaren jaia Okendo plaza (eguraldi txarra egitekotan, Oriarte Landaberri) eta Antonio Mercero aretoa

Hauxe da ostiral horretarako prestatu duten egitaraua, Okendo plazan (eguraldi txarra egiten badu, enparantza horretako egitasmoak Oriarte Landaberri institutura eramango dituzte eta Antonio Mercero aretoan:

  • 15:15ean, ikastetxeek herria zipriztinduko dute, Okendon. Koreografiak dantzatu eta jaialdirako propio prestatutako pankartak erakutsiko dituzte, besteak beste. Porrotx pailazoak aurkeztuko du saioa.
  • 18:00etan, Bizipozan parte hartzen duten elkarteek zipriztinduko dute Lasarte-Oria. Euskararen 10. Maratoialdiko zortzikotean aritutako zenbait kide ariko dira beraiekin.
  • 18:30ean, Antonio Mercero aretoan, Bizipoza Eskola egitasmoa aurkeztuko dute proiektu horren koordinatzaile Nerea Godoy Fuentes eta Bizipozaren koordinatzaile Leire Elizegi Belokik. Ondoren, mahai inguru bat egingo dute eragile hauekin guztiekin: Ttakun Kultur Elkartea; Landaberri, Sasoeta-Zumaburu eta Oriarte ikastetxeak; Amassorrain ikastola; Ostadar Inklusioa; Sahararekin Elkartasuna Lasarte-Oria; Aspanogi elkartea; Naizen elkartea; eta Izan Iñurri elkartea. Ekitaldi horretan parte hartuko dute baita ere Earra bertso eskolako kideek eta Maialen Aristegi kantautoreak. Antonio Mercero aretoan izango da.

20:00

Garagardo dastaketa Extremadura Etxean

Extremadura Etxea (Adarra kalea, 4), Lasarte-Oria | Topaketa

Virgen de Guadalupe Extremadura Etxeko kideek jakinarazi dute garagardo dastaketa bat aurrera eramango dutela hilaren 26an, ostiralarekin. 20:00etan ekingo diote jarduerari eta bosna pintxo eta edari dastatuko dituzte izena ematen dutenek.

Garagardo dastaketa Extremadura Etxean Extremadura Etxea (Adarra kalea, 4)

Virgen de Guadalupe Extremadura Etxeko kideek jakinarazi dute garagardo dastaketa bat aurrera eramango dutela hilaren 26an, ostiralarekin. 20:00etan ekingo diote jarduerari eta bosna pintxo eta edari dastatuko dituzte izena ematen dutenek.


20:00

Euskal Dokumentalen Zikloa: 'Cabeza y corazón'

Manuel Lekuona Kultur Etxea, Lasarte-Oria | Zinema

Okendo Zinema Taldeak antolatutako zikloko hirugarren emanaldia izango da. Ainhoa Andraka eta Zuri Goikoetxea zuzendariak saiora etorriko dira.

Euskal Dokumentalen Zikloa: 'Cabeza y corazón' Manuel Lekuona Kultur Etxea

Okendo Zinema Taldeak antolatutako zikloko hirugarren emanaldia izango da. Ainhoa Andraka eta Zuri Goikoetxea zuzendariak saiora etorriko dira.


20:00

Azken Ostirala

Elizatze plazatik Okendo plazara, Lasarte-Oria | Mobilizazioa

Lasarte-Oriako Sarek mobilizazioa egingo du euskal presoen eskubideen alde. Elizatze plazatik abiatuta, Okendora arte joango dira.

Azken Ostirala Elizatze plazatik Okendo plazara

Lasarte-Oriako Sarek mobilizazioa egingo du euskal presoen eskubideen alde. Elizatze plazatik abiatuta, Okendora arte joango dira.


Apirilak 27, larunbata


10:30

Bizipozaren jaialdia

Atsegindegi, Urbieta kalea eta Biteriko plaza (Hernani), Lasarte-Oria | Jaia

Irabazi asmorik gabeko gizartegintza egitasmo bat da Bizipoza Elkartea eta urteak daramatza helburu honen alde lanean: "izaera bereziko gaiak" lantzen dituzten haur eta familien ongizatea bilatzen duten elkarteei (38 dira gaur egun) laguntza afektiboa eta materiala ematea. Urte osoan inurrien pare lan egiten dute baina den-dena ez denez beharra, gorriz markatuta dute guztiak elkartu eta bizitza batera ospatzeko eguna: hilaren 27a, larunbata. Hauxe da Hernaniko zenbait gunetan aurrera eramango duten egitaraua (bezperan, motorrak berotzeko, Badator Bizipoza Jaia! ekimena egingo dute): Hilak 26, ostirala, Gudarien plazan 15:15ean, Hernaniko ikastetxeen eskutik, Badator Bizipoza Jaia! Hilak 27, larunbata ATSEGINDEGI 10:30etik 14:30era, Bizipozako kide diren elkarteen gunea. 10:30etik 14:30era, Bizipoza jolasa. 10:30etik 14:30era, euskal tonbola, Dobera euskara elkartearen eskutik. 11:00etan, Goazen!-eko lagunen ikuskizuna. 11:30ean, Hernaniko erraldoi eta buruhandien konpartsa herrian barrena. 11:45ean, Ttarla Dantza Taldearen emanaldia. 12:30ean, Hernaniko Musika Eskolako trikitilariak herrian barrena. 12:45ean, Bizipozako kide diren elkarteei aitortza eta eskertza ekitaldia. 13:30etik 15:30era, paella jana Pausoka elkartearen eskutik. 16:00etan, irri, kantu eta dantza Zapotxin, Porrotx eta Marimotots pailazoen eskutik. 17:30ean, askaria. 18:00ean, Itzal taldearekin erromeria. URBIETA KALEA 10:30etik 14:30era, haurrentzako tailerrak. Kanika Aisialdi Taldea, Aratz ikastola eta Gaztelekuaren eskutik. 12:00etan, Hernaniko Boleibol Taldearen Hartubol erakustaldia. BITERIKO PLAZA 10:30etik 14:0era, Bizipozako kide diren elkarteen tailerrak. 12:15etik 14:30era, Hernani Burujaberen altxorraren bila.

Bizipozaren jaialdia Atsegindegi, Urbieta kalea eta Biteriko plaza (Hernani)

Irabazi asmorik gabeko gizartegintza egitasmo bat da Bizipoza Elkartea eta urteak daramatza helburu honen alde lanean: "izaera bereziko gaiak" lantzen dituzten haur eta familien ongizatea bilatzen duten elkarteei (38 dira gaur egun) laguntza afektiboa eta materiala ematea. Urte osoan inurrien pare lan egiten dute baina den-dena ez denez beharra, gorriz markatuta dute guztiak elkartu eta bizitza batera ospatzeko eguna: hilaren 27a, larunbata. Hauxe da Hernaniko zenbait gunetan aurrera eramango duten egitaraua (bezperan, motorrak berotzeko, Badator Bizipoza Jaia! ekimena egingo dute):

Hilak 26, ostirala, Gudarien plazan

  • 15:15ean, Hernaniko ikastetxeen eskutik, Badator Bizipoza Jaia!

Hilak 27, larunbata

ATSEGINDEGI

  • 10:30etik 14:30era, Bizipozako kide diren elkarteen gunea.
  • 10:30etik 14:30era, Bizipoza jolasa.
  • 10:30etik 14:30era, euskal tonbola, Dobera euskara elkartearen eskutik.
  • 11:00etan, Goazen!-eko lagunen ikuskizuna.
  • 11:30ean, Hernaniko erraldoi eta buruhandien konpartsa herrian barrena.
  • 11:45ean, Ttarla Dantza Taldearen emanaldia.
  • 12:30ean, Hernaniko Musika Eskolako trikitilariak herrian barrena.
  • 12:45ean, Bizipozako kide diren elkarteei aitortza eta eskertza ekitaldia.
  • 13:30etik 15:30era, paella jana Pausoka elkartearen eskutik.
  • 16:00etan, irri, kantu eta dantza Zapotxin, Porrotx eta Marimotots pailazoen eskutik.
  • 17:30ean, askaria.
  • 18:00ean, Itzal taldearekin erromeria.

URBIETA KALEA

  • 10:30etik 14:30era, haurrentzako tailerrak. Kanika Aisialdi Taldea, Aratz ikastola eta Gaztelekuaren eskutik.
  • 12:00etan, Hernaniko Boleibol Taldearen Hartubol erakustaldia.

BITERIKO PLAZA

  • 10:30etik 14:0era, Bizipozako kide diren elkarteen tailerrak.
  • 12:15etik 14:30era, Hernani Burujaberen altxorraren bila.

19:30

Corale San Salvatore koruaren kontzertua

Ama Brigitarren komentua, Lasarte-Oria | Musika

Italiatik etorritako taldeak emanaldia egingo du. Alboka Abesbatzak 'Signore de le Cime' abestuko du haiekin batera kontzertu horretan zehar. Sarrera doakoa da.

Corale San Salvatore koruaren kontzertua Ama Brigitarren komentua

Italiatik etorritako taldeak emanaldia egingo du. Alboka Abesbatzak 'Signore de le Cime' abestuko du haiekin batera kontzertu horretan zehar. Sarrera doakoa da.


20:00

Euskal Dokumentalen Zikloa: 'Mirande'

Manuel Lekuona Kultur Etxea, Lasarte-Oria | Zinema

Okendo Zinema Taldeak antolatutako zikloko azken emanaldia izango da. Dokumentalean parte hartu duten Joseba Sarrionandia eta Miel Anjel Elustondo etorriko dira saiora.

Euskal Dokumentalen Zikloa: 'Mirande' Manuel Lekuona Kultur Etxea

Okendo Zinema Taldeak antolatutako zikloko azken emanaldia izango da. Dokumentalean parte hartu duten Joseba Sarrionandia eta Miel Anjel Elustondo etorriko dira saiora.


Apirilak 29, astelehena


19:00

Dantzaren Nazioarteko Eguna

Okendo plaza, Lasarte-Oria | Dantza

Diziplina artistiko horri aitortza egiteko makina bat ekimen aurrera eramango dituzte hilaren 29an, Dantzaren Nazioarteko Egunean. Lasarte-Orian ere egingo dute emanaldi bat, Kukuka eskolak koordinatutakoa. Eragile horrek ez ezik beste zenbaitek ere parte hartuko dute: Amaia Gonzalez Caballero akademia, Erketz Dantza Taldea, Semblante Andaluz eta Saharako Taldea. 19:00etan izango da ikuskizuna, Okendo plazan.  

Dantzaren Nazioarteko Eguna Okendo plaza

Diziplina artistiko horri aitortza egiteko makina bat ekimen aurrera eramango dituzte hilaren 29an, Dantzaren Nazioarteko Egunean. Lasarte-Orian ere egingo dute emanaldi bat, Kukuka eskolak koordinatutakoa. Eragile horrek ez ezik beste zenbaitek ere parte hartuko dute: Amaia Gonzalez Caballero akademia, Erketz Dantza Taldea, Semblante Andaluz eta Saharako Taldea. 19:00etan izango da ikuskizuna, Okendo plazan.

 

Apirilak 30, asteartea


19:00

'Krutwig. Bere mendeurrenean berrirakurtzen' ekitaldia

Antonio Mercero aretoa, Lasarte-Oria | Literatura

Krutwigen Lagunak taldeak Federiko Krutwig idazle eta politikari bizkaitarraren jaiotzaren mendeurrena oroituko du, Nabarralde Elkarteak argitaratutako Krutwig. Bere mendeurrenean berrirakurtzen liburuan ardaztutako ekitaldi baten bidez. Dokumental biografiko bat proiektatu eta solasaldi bat ere egingo dute, aipatu lan hori aurkezteaz gainera.

'Krutwig. Bere mendeurrenean berrirakurtzen' ekitaldia Antonio Mercero aretoa

Krutwigen Lagunak taldeak Federiko Krutwig idazle eta politikari bizkaitarraren jaiotzaren mendeurrena oroituko du, Nabarralde Elkarteak argitaratutako Krutwig. Bere mendeurrenean berrirakurtzen liburuan ardaztutako ekitaldi baten bidez. Dokumental biografiko bat proiektatu eta solasaldi bat ere egingo dute, aipatu lan hori aurkezteaz gainera.

Motak:
Guneak:

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»