Atsobakarren duela pare bat aste hasitako Auzoz auzo egitasmoarekin jarraituko dute herriko alderdi sozialistako udal taldeko kideek, Zabaleta auzoko Basotxo plazara joanda igandean. Herritarren proposamen, iradokizun eta kexak jasoko dituzte 11:30etik 13:30era.