Parte hartzearen kultura biziberritzeko hitzaldi zikloari ekingo diote gaur

Txintxarri Aldizkaria 2024ko mar. 13a, 09:00

Oreki Fundazioak 'Berrikuntza politikoa esploratzen' izeneko mahai inguru sorta bat aurrera eramango du datozen asteetan. Bost hitzaldietako lehenengoa gaur arratsaldean egingo du, Ganbo Iturri elkarteak Kale Nagusiko 3. zenbakian duen egoitzan, 18:30etik aurrera.

Antolatzaileek herritarrak animatu dituzte euren iritzi, ideia eta proposamenak elkarbanatzera. Besteak beste euskalgintza, boluntariotza, kulturgintza eta aktibismoa biziberritzeari buruz ariko dira.