TXINTXARRI-ko zutabegileek azken urteetan idatzi dituzten iritzi artikuluak irakurri ahalko dituzu kanal honetan.
Aldaketa

Gorka Lasa api 19 Iritzia

Igande arratsaldea etxean, zerbait idazteko nahian eta ezinean ia etsirik. Mahai gainean paperak, paper zuriak, idatziak, zimurtuak, hutsak, beteak edo erdi hutsak. Aldaketa bat behar du egoera honek eta behaketa horretan nabilela, kale ertzeko gereziondo japoniarrak ikus ditzaket loratzen etxeko balkoitik begira; oraindik xalo eta sotil, baina edertzen. Auzoko paisaia zinez aldatu da azken aste hauetan, koloretsu eta alai suma daiteke.