KOMUNITATEA
Arkitektura ikasleak EAGI ikastetxean

Erabiltzailearen aurpegia EAGI Gipuzkoako Eraikuntza Eskola mai 02 Hezkuntza

Urteak daramatza Lasarte-Oriako EAGI ikastetxeak Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoarekin elkarlanean eta honen barnean urtero antolatzen dute Paperak aldatuz jardunaldia. Bertan, lanbide heziketako ikasleak unibertsitatekoen irakasle bihurtzen dira egun batez eta honi esker etorkizuneko arkitektoek marrazten dutena eraikitzea uste baina konplikatuxeagoa dela ikasten dute.

Maiatzaren 2an irekiko du aurrematrikulatzeko epea Udal Musika Eskolak

Txintxarri Aldizkaria api 24 Hezkuntza

Maiatzaren 2an irekiko du aurrematrikulatzeko epea Udal Musika Eskolak, ostegunarekin. Interesa dutenek Manuel Lekuona Kultur Etxeko bigarren solairura joan beharko dute 09:00etatik 14:00etara edota 17:30etik 19:00etara (maiatzaren 7an eta 9an soilik). Egun eta ordu horietan egoitzara joaterik ez dutenek musikaeskola@lasarte-oria.eus helbide elektronikora idatz dezakete. "Gustura erantzungo ditugu lasarteoriatarren zalantza guztiak", adierazi dute eskolaren arduradunek.