api 26 Euskara
GurasoLeku egitasmoan parte hartu duten familien biltoki izango da herriaren erdigunea maiatzaren 14an, asteartearekin. Egun horretan ikasturtea ixteko festa bat aurrera eramango dute partaideek, Ttakun Kultur Elkarteak eta Lasarte-Oriako Udalak elkarlanean prestatu duten egitarauko jardueretan parte hartuta. Hauek izango dira: musika, dantza, askaria, talde argazkia eta diploma banaketa. 17:00etan hasiko dira.