Martxoaren 31n hasiko da 22. Korrika, Euskal Herria alderik alde zeharkatuko duen lasterketa. Lasarte-Oriara apirilaren 8an iritsiko da, 07:11n. Egun handi horretako argazki, bideo, kronika eta bestelakoak ez ezik, herriko AEK-k eragile ugarirekin elkarlanean antolatu duen Korrika Kulturaleko jardueren berri emango dugu kanal honetan.
Iluntzera arte luzatu da Korrika eguna

Txintxarri Aldizkaria 2022 api 09 Euskara

Eguna argitu aurretik heldu da Korrika Lasarte-Oriara. Ordu eta erdi luze behar izan du ibilbidea osatzeko, baina herria utzi ondoren ere, hari lotutako jarduerek aurrera jarraitu dute.