Manso eta Muga, Aiatik Andatzara igoeran saridunak

Txintxarri Aldizkaria 2024ko mar. 25a, 13:05
Aitor Manso (ezker) eta Pablo Muga (eskuin), sariak jasotzen. Arg.: A. Manso/Euskadiko Automobilismo Federazioa

Hilaren 23an, Mendi igoeren denboraldialdi hasiera eman zion Aiatik Andatzara igoera probak. 51 gidari bildu ziren Aiako irteera puntuan. Probako garailea Joseba Iraola izan zen arren, 9 .maila maila zein 2.0 kopan lehen izan ziren Aitor Manso eta Pablo Muga, hurrenez hurren

Aiatik Andatzara igoerak mendi igoeterako gidari eta autoak bildu zituen Aian hilaren 23an. Entrenamenduetan eta lehen igoera konometratuan Joseba Iraola eta bere Nova berria nagusi izan ziren. 01.42, 354 markarekin proba irabazi zuen bizkaitarrak.

Aitor Manso herritarra lehen bost postuetan ibili zen borrokan eta bere BRC B49arekin lehen postua eskuratu zuen 9. mailan (01.56,829). Pablo Muga zubietarrak Peogeot 306arekin 2.0 kopako saria eskuratu zuen.

Hurrengo proba hamabost egun barru izango durte, Opakuako igoera.

Zailtasunak azken igoeran

Aitor Mansok irrikitan espero zuen denboraldi hasiera. BRC B49 autoari moldaketa batzuk egin dizkio eta horiek probatzeko gogoz zegoen. 

Gidari gaztea pozarren dago kotxeak ongi erantzun zuelako eta lortutako postuarengatik. Herritarrak nabarmendu duenez, azken igoera konometratuan arazoak izan zituzten kotxe batek motorra apurtu eta errepidea olioz bete zelako: "Mantso igo behar izan ginen. Olioarekin kotxeak asko irristatzen zuen. Beste hiru saiakeretan asko disfrutatu nuen".

Hurrengo probari begira, Opakuako igoera, pixkanaka kotxeari erritmoa hartzen joateko lan egingo duela aipatu du.

Gainera, lehen proba honen ostean, euskadiko mendi igoeren titulua mantentzeko gehiago borrokatu beharko dela nabarmendu du Manso herritarrak. "Gidari gehiago animatu dira parte hartzera gure mailako autoekin. Nire ustez, aurten esfortzu handiagoa egin beharko dugu maila ere igo delako. Zail egongo da podium orokorrera igotzea. Erritmoa mantentzen saiatuko gara eta ea guztia ondo doan".