Donostia Arraun Lagunak, garaile Zorrozaurreko irlari itzulia proban

Txintxarri Aldizkaria 2024ko mar. 25a, 10:45
Donostia Arraun Lagunak-eko kideak, bandera jasotzen. Arg.: Donostia Arraun Lagunak.

Deustu Arraun taldeak IV. Zorrozaurreko irlari itzulia - Cami eta Bilba oroimenezko proba antolatu du hilaren 24an, Bilbon. Bertan izan dira herritarak kide dituzten Donostia Arraun Lagunak eta Hondarribia lehian emakumezkoen mailan; bi ontziak izan dira podiumean. Lugañene izan da nagusi 20.14,51 marka eginez eta Ama Guadalupekoak egin du bigarren denborarik onena (21.09,84) erlojupeko proban.