LOKEko judokak Legazpiko torneoko lehen postuetan izan dira

Txintxarri Aldizkaria 2024ko mar. 22a, 13:30
Legazpiko txapelketan parte hartu zuten LOKEko judokak. Arg.: LOKE Judo

Hilaren 16an, Legazpiko herria III. nazioarteko judo txapelketa jokatu zen Legazpiko Urbeltz pilotalekuan. Infantil mailako ehunka judoka bildu ziren bertan eta Lasarte-Oria Kirol Elkarteko bederatzi kide lehiatu ziren kategoria ezberdinetan; horietako batzuk domina edo diploma eskuratu zuten

Ederki jardun ziren guztiak eta bostek podiumera igotzea lortu zuten. Brontzezko domina  jantzi zuten Isabella Bondar (48 kilo azpiko maila), Anne Linazasoro (63 kilo baino gehiagoko kategoria) eta Unai Curiel kideek ( 66 kilo baino gehiagoko maila) eta Sofia Del Pozo (44 kilo azpiko kategoria) eta Ariane Ruizek (52 kilo azpiko maila) bosgarren postuko diploma jaso zuten.