Haurdunaldian eta erditze ondoan egiteko kirol jarduerak eskaini ditu Lasarte-Oriako udalak

Txintxarri Aldizkaria 2024ko mar. 22a, 12:53

Lasarte-Oriako udalak haurdunaldian zein erditze ondoan kirola egiteko aukera eskaini nahi die herriko emakumeei eta bi jarduera prestatu ditu hurrengo hiruhilekorako.

Haurdunen kasuan, igerilekuan egingo dira ariketa saioak astearte eta ostegunetan, 10:30ean izango dira.  

Erditze ondoan bestalde, gimnasia saioak egingo dira astearte eta ostegunetan, 10:00etan tatamian.

Izena ematea martxan dago. Bazkideek Buruntzaldeko kirol Zerbitzuen orrialdean edo aurrez aurre egin dezakete; bazkide ez direnek, aurrez aurreko aukera dute bakarrik. Plazak bete arte egin ahalko da inskripzioa.

Informazio gehiagorako 943- 37 61 82 zenbakira deitu edo Maialen Chourraut Kiroldegiko harrerara 7:00etatik 22:30era gerturatu daitezke interesa dutenek.