Idoia Garzes Aldazabal idazle lasarteoriatarrak 'Dei galdu bat' lana argitaratu berri du Elkar argitaletxearekin eta bere egoitzan aurkeztu. 12 eta 16 urte arteko nerabeei zuzendutako liburua da, Aminata eta Itsaso neska gazteak protagonista dituenak. Lehenengoaren mezu bat topatuko du bigarrenak, hondartzan, botila batean.