Aterpea merkatarien elkarteko kideek Udaberriko denboraldia babestuko dute

Txintxarri Aldizkaria 2024ko mar. 21a, 15:35
Aterpea Merkatari elkarteko zein Hipodromoko ordezkariak, aurkezpenean.

Udaberri iritsi berri da eta Donostiako Hipodromoan urteko lehen denboraldia hastear da. Hilaren 28an, Ostegun Santuan, zaldien zaletuek udaberriko sasoiko lehen jardunaldiaz gozatuko dute. 

Guztira lau saio izango dira eta gainerakoak apirilean lehiatuko dira. Hitzorduak ostiraletan zehazki hil horretako 5ean, 12an eta 19an izango dira eta Aterpea merkatarien elkarteko denda zein tabernek babestuko dituzte. Horrela banatuko dira lasterketak:

Apirilaren 5a

• Herriko Etxea jatetxea

• Buenetxea

• ISU Leihoak

• Maiane lurrundenda

• Milla finka admin.

 Apirilaren 12a

• Soraya Gallego Micripg.

• Lasarte-Oria Orain

• Arregui elektrizitatea

• Ormazabal Loradenda

• Marbel ileapaindegia

Apirilaren 19a

• Arkupe taberna

• Arima Gastrotaberna

• Alcar Leihoak

• Bideo Lagunak

• Aldaz Hortz klinika

Saio guztiak goizean jokatuko dira. Eta guztira, 166.600 euro banatuko dira saritan.

Aurkezpena

Lasarte-Oriako merkatari elkarteko zein Hipodromoko ordezkariek hiru egun horien aurkezpena egin dute gaur goizean.

Aterpeako lehendakariorde  Ana Laureanok aipatu duenea, "Ilusioa dugu denboraldi honetan parte hartzeko. Gure dendak ikustarazteko eta bultzatzeko erakusleihoa izango baita hainbeste jende erakartzen duen ekimen hau. Era berean, eskerrak eman nahi dizkiegu Hipodromoko arduradunei gurekin pentsatzeagatik eta hurrengo urteetan ere elkarlanak jarraitzea espero dugu".

Aurten 100 urte ospatzen dituen Ormazabal loradendako jabe Ramon Ormazabalek ere hartu du hitza: "Hipodromoak eta Lasarte-Oriak izan duen loturaren ezagun zarete. Lehen aldiz Udaberriko denboraldian laguntzeko proposamena luzatu zenigutenean ideia zoragarria iruditu zitzaigun eta Hipodromoaren alde egin nahi dugu".

Ilusioa egiten dio Ormazabali aurten parte hartzea: "Hipodromoa inauguratu zenetik 108 urte beteko dira aurten eta gure dendak urte batzuk gutxiago ditu. Mendeurrena ospatzeko Ormazabal, 100 urte zuekin saria eskaini ahal izatea ohorea da guretzat". 

Horrez gain, Hipodromoak Lasarte-Oriako Udalaren babesa ere izatea gustatuko litzaiekeela nabarmendu du Ormazabalek: "Jokoa alde batera utzita, Hipodromoak ekonomikoki gure herriarentzat ekarpen bat da. Eta Udalak ere gurekin batera parte hartzea gustatuko litzaiguke Hipodromoa gurea den ekimen bat delako eta erakundeen babesa ere behar duelako.

Hipodromoko ordezkari Ander Suescunek  Lasarte-Oria Hipodromoarentzat garrantzitsua dela nabarmendu du: "Gure instalazioak Lasarte-Oria ondoan daude eta gure zaletu asko herrikoak dira. guretzako ohore bat da ezberdina den ikuskizun honetaz gozatzea. Zortea dugu horrelako leku bat izateaz". Era berean, herriko merkataritzaren alde egin du Suescunek: "Aterpea Merkatari elkarteko kideak gurean egotea herriko merkataritza aldarrikatzeko modu bat da, horiek herriaren zati garrantzitsua baitira".

Eta erakundekide Julio Ociok hurrengo urteetan ere elkarlanarekin jarraitzeko desio agertu du: "guretzako garrantzistua da Aterpeako elkarteari hamabost merkatariek gure lasteketak babesteko izena ematea. Horregatik zoriondu eta eskertu nahi dugu Aterpea Merkatari elkartea. Eta elkarlanak jarraitzea espero dugu".