Bi taldeak gogotsu atera ziren zelaira. Lehia handia izan zen baloiaren jabetzarengatik. Hala ere, bi taldeek aurka ugari sortu zituzten eta etxeko taldeak ongi baliatu zituen 4-3 irabazteko.
Puntuei esker, 2. multzoko taulako zortzigarren postuan amaitu du lehen fasea talde hori-beltzak eta horren ondorioz, kopa lehiaketarako sailkatu da. Eibartarrak izango da lehen aurkaria. Hitzordua gaur, hilaren 22a, 20:50ean jokatuko da Maialen Chourraut kiroldegian.
Gainerako taldeak
Kadete mailako talde izan ezik, Eguzki Areto Futbol elkarteko gainerako taldeek ere garaipena erdietsi zuten.
Lehen mailan Eguzki Arkupe Rehabilitacionesek 6-5 irabazi zuen Idiazabal BaiReformas taldea. Eguzki Bodegas Ayesa gazteen taldeak 1-8ko garaipena lortu zuen Goierriren aurka eta Eguzki Bar Escalerilla infantil taldea Aloña Mendi 9-0 gainditu zuen.
Kadeteek, aldiz, ez zuten egun ona izan eta Antiguokoren aurka 5-3 galdu zuten.