Beltzak Errugbi taldeko harrobia ederki jardun zen

Txintxarri Aldizkaria 2024ko mar. 20a, 14:00

Beltzak RTko harrobiko taldeek jardunaldia izan zuten maila ezberdinetan. Denetariko emaitzak izan ziren eta 18 urtez azpiko zein 14 urtez azpiko taldeek garaipena ekuratu eta euren txapelketetan aurrera egitea lortu zuten

18 urtez azpiko taldeak Gaztediren aurka neurtu zituen indarrak bigarren faseko azken jardunaldian Gasteizen. 21-43 gailendu zen Gesalaga Okelan Zarautz Beltzak RT eta Euskadiko txapelketako lehian sartu da taldea.

Zarautzen, 14 urtez azpiko taldeak Gipuzkoako B Ligako kanporaketako bigarren saioa jokatu zuen Eibar Mutriku RTren aurka. Joaneko 5-34ari esker, etxekoek finalerdietan egoteko garaipena behar zuten eta ez zuten hutsik egin; 65-41 irabazi zuten beltzek.

Michelin kirol guneko zelaian, aldiz, bestelakoa izan zen emaitza. 16 urtez azpikoen partidan Iruñako La Unica taldeak bere nagusitasuna erakutsi zuen neurketa hasieratik. Etxekoek bigarren zatian lortu zuten nafarren defentsa hautsi eta puntuak egitea. 24-80 amaitu zen norgehiagoka.

Horiez gain, Beltzen eskolako txikiek topaketa izan zuten Mutrikun. Zarautz RTko gaztetxoekin batera La Unica, Eibar Mutriku RT eta La Rioja taldeen aurka lehiatu ziren 10 eta 12 urtez azpiko jokalariak.

Argazki galerian, 16 urtez azpiko taldearen norgehiagokako irudiak.