Ostadar Ipar martxako kideak, Korrikan eta Lareoko urtegian

Txintxarri Aldizkaria 2024ko mar. 19a, 17:00

Ostadr Ipar Martxako kideak, Lareo urtegian. Arg.: Ostadar Ipar Martxa.

Hamar urte dira Ostadar Ipar Martxa talde sortu zenetik. Hamaika saio, ikastaro eta irteera egin ditu urte hauetan guztietan eta hori ospatzeko gaur gauean Ostadar SKTren testigua hartuko dute 23. Korrikan. Aipatu irteera horietako bat, hilaren 16an, egin zuen taldeak. Lizarrusti parketxetik barrena eta zehazki Lareo urtegiaren inguruan ibilbidea egin zuten Ostadar Ipar Martxako kideek. Eguraldiarengatik atzeratutako jardueretako bat dela jakitera eman dute taldeko arduradunek.