San Salvatore abesbatzak emanaldi jendetsua egin du komentuan

Txintxarri Aldizkaria 2024ko api. 27a, 20:57

Alboka eta San Salvatore abesbatzek aurrera daramaten elkartruke egitasmoaren barruan, italiarrak ostegunean heldu ziren Lasarte-Oriara. Beste ekimenen artean, larunbat arratsaldean kontzertua eman dute Ama Brigitarren komentuan. Herritarrek kapera ia bete dute, eta ordubete iraun duen saioaz gozatzeko aukera izan dute. 

Beltzez jantzita eta apaingarri horiekin aldare aurrean kokatuta abestu du koruak. Gizon eta emakumez osatua, hamahiru abestiko errepertorioa eskaini dute:

  • Benedetto sia lo giorno. Giovanni Animuccia
  • Sub tuum praesidium. Marco Frisina
  • Ubi caritas. Ola Gjeilo
  • In monte oliveti. Giorgio Susana
  • Tenebrae factae sunt. Marc'Antonio Ingegneri
  • O filii et filiae. Ivo Antognini
  • Regina coeli. Giovanni Giacomo Gastoldi
  • Esta tierra. Javier Busto
  • Deep river. Jean Pagot
  • Vieni sul mar. Stefano Da Ros
  • Laila oh! Bepi De Marzi
  • Resterà la luce. Giorgio Susana
  • San Salvatore. Italo Bianchi

Ondoren, Albokako kideek arrosak oparitu dizkiote eta Montse Latorrek txapela jarri dio Corale San Salvatoreko zuzendari Stefano Granzottori, txalo artean. Eskerrak eman dizkie, "hizki larriz",  Granzottok Albokako lagunei "hitz gutxikoak" izan arren, egindako harrera eta harremanagatik. Amaitzeko, bi abesti kantatu dituzte elkarrekin eta talde argazkia egin dute.