2024/04/27 10:30 - 20:00

Jaia

Bizipozaren jaialdia

Bizipozaren jaialdia
Atsegindegi, Urbieta kalea eta Biteriko plaza (Hernani), Lasarte-Oria

Irabazi asmorik gabeko gizartegintza egitasmo bat da Bizipoza Elkartea eta urteak daramatza helburu honen alde lanean: "izaera bereziko gaiak" lantzen dituzten haur eta familien ongizatea bilatzen duten elkarteei (38 dira gaur egun) laguntza afektiboa eta materiala ematea. Urte osoan inurrien pare lan egiten dute baina den-dena ez denez beharra, gorriz markatuta dute guztiak elkartu eta bizitza batera ospatzeko eguna: hilaren 27a, larunbata. Hauxe da Hernaniko zenbait gunetan aurrera eramango duten egitaraua (bezperan, motorrak berotzeko, Badator Bizipoza Jaia! ekimena egingo dute):

Hilak 26, ostirala, Gudarien plazan

  • 15:15ean, Hernaniko ikastetxeen eskutik, Badator Bizipoza Jaia!

Hilak 27, larunbata

ATSEGINDEGI

  • 10:30etik 14:30era, Bizipozako kide diren elkarteen gunea.
  • 10:30etik 14:30era, Bizipoza jolasa.
  • 10:30etik 14:30era, euskal tonbola, Dobera euskara elkartearen eskutik.
  • 11:00etan, Goazen!-eko lagunen ikuskizuna.
  • 11:30ean, Hernaniko erraldoi eta buruhandien konpartsa herrian barrena.
  • 11:45ean, Ttarla Dantza Taldearen emanaldia.
  • 12:30ean, Hernaniko Musika Eskolako trikitilariak herrian barrena.
  • 12:45ean, Bizipozako kide diren elkarteei aitortza eta eskertza ekitaldia.
  • 13:30etik 15:30era, paella jana Pausoka elkartearen eskutik.
  • 16:00etan, irri, kantu eta dantza Zapotxin, Porrotx eta Marimotots pailazoen eskutik.
  • 17:30ean, askaria.
  • 18:00ean, Itzal taldearekin erromeria.

URBIETA KALEA

  • 10:30etik 14:30era, haurrentzako tailerrak. Kanika Aisialdi Taldea, Aratz ikastola eta Gaztelekuaren eskutik.
  • 12:00etan, Hernaniko Boleibol Taldearen Hartubol erakustaldia.

BITERIKO PLAZA

  • 10:30etik 14:0era, Bizipozako kide diren elkarteen tailerrak.
  • 12:15etik 14:30era, Hernani Burujaberen altxorraren bila.