2024/04/30 19:00 - 20:30

Literatura

'Krutwig. Bere mendeurrenean berrirakurtzen' ekitaldia

'Krutwig. Bere mendeurrenean berrirakurtzen' ekitaldia
Antonio Mercero aretoa, Lasarte-Oria

Krutwigen Lagunak taldeak Federiko Krutwig idazle eta politikari bizkaitarraren jaiotzaren mendeurrena oroituko du, Nabarralde Elkarteak argitaratutako Krutwig. Bere mendeurrenean berrirakurtzen liburuan ardaztutako ekitaldi baten bidez. Dokumental biografiko bat proiektatu eta solasaldi bat ere egingo dute, aipatu lan hori aurkezteaz gainera.