2024/04/20 10:00 - 14:30

Azoka

Lore eta landareen azoka

Lore eta landareen azoka
Okendo plaza, Lasarte-Oria

Lore eta landareen erakusleiho bilakatuko da Okendo plaza larunbat honetan, hilak 20. Behemendi Elkarteak, deKolore Natur Azokak eta Lasarte-Oriako Udala dira antolatzaileak, eta iragarri dute, ohi bezala, Okendo plazan egingo dela aurtengoa ere. Hamabi postuk osatuko dute aurtengoa. Izango dira, horien artean, landare eta lore naturalak eskainiko dituztenak, baita haziak, kosmetika naturaleko produktuak, edota lore eta landareekin egindako bitxi eta bestelako produktuak salduko dituztenak ere. Horien guztien artean, bat lasarteoriatarra, hazi ekologikoena.