2024/04/26 15:15 - 20:00

Jaia

Bizipozaren jaia

Bizipozaren jaia
Okendo plaza (eguraldi txarra egitekotan, Oriarte Landaberri) eta Antonio Mercero aretoa, Lasarte-Oria

Hauxe da ostiral horretarako prestatu duten egitaraua, Okendo plazan (eguraldi txarra egiten badu, enparantza horretako egitasmoak Oriarte Landaberri institutura eramango dituzte eta Antonio Mercero aretoan:

  • 15:15ean, ikastetxeek herria zipriztinduko dute, Okendon. Koreografiak dantzatu eta jaialdirako propio prestatutako pankartak erakutsiko dituzte, besteak beste. Porrotx pailazoak aurkeztuko du saioa.
  • 18:00etan, Bizipozan parte hartzen duten elkarteek zipriztinduko dute Lasarte-Oria. Euskararen 10. Maratoialdiko zortzikotean aritutako zenbait kide ariko dira beraiekin.
  • 18:30ean, Antonio Mercero aretoan, Bizipoza Eskola egitasmoa aurkeztuko dute proiektu horren koordinatzaile Nerea Godoy Fuentes eta Bizipozaren koordinatzaile Leire Elizegi Belokik. Ondoren, mahai inguru bat egingo dute eragile hauekin guztiekin: Ttakun Kultur Elkartea; Landaberri, Sasoeta-Zumaburu eta Oriarte ikastetxeak; Amassorrain ikastola; Ostadar Inklusioa; Sahararekin Elkartasuna Lasarte-Oria; Aspanogi elkartea; Naizen elkartea; eta Izan Iñurri elkartea. Ekitaldi horretan parte hartuko dute baita ere Earra bertso eskolako kideek eta Maialen Aristegi kantautoreak. Antonio Mercero aretoan izango da.