Eskola Kirola egitasmoko izena emateko datak jakinarazi dituzte antolatzaileek

Txintxarri Aldizkaria 2024ko api. 18a, 10:30
Eskola Kirola egitasmoko judo topaketa. Arg.: Eskola Kirola.

2023-2024 ikasturteko Eskola Kirola egitasmoko saioak hilabete barru amaituko diren arren, Ttakun Kultur Elkartea eta Landaberri zein Sasoeta-Zumuburu ikastetxeko guraso elkarteak hurrengo ikasturtea antolatzen hasi dira

Saioak urriaren 7an hasiko direla iragarri dute. LH1 eta LH2 mailako ikasleek Jolas Hezi programa garatuko dute. Jolasen bitartez, hurrengo zikloko kiroletarako trebetasuna eta abilezia lantzen joango dira.

LH4tik eta LH6ra, berriz, kirol ezberdinak landuko dituzte, hala nola, saskibaloia, igeriketa, kirol egokitua, pilota, errugbi, eskubaloia edo judo.

Landaberri ikastolako guraso elkarteak dagoeneko martxan jarri du izena ematea ondorengo loturan: https://forms.gle/mA5x8GVKWLmnCwmS6. Inskripzioa egiteko azken eguna apirilaren 21a izango da.

Sasoeta-Zumaburu ikastetxeko izena ematea, berriz, ekainaren 3tik 16ra egingo da gurasoei zabalduko zaien lotura baten bidez.