Podiumeko gorenean izan ziren Hodei Murgiondo eta Ostadar SKTko Eider Redondo infantilak eta biak bi probetan izan ziren garaile. Murgiondok jauzi hirukoitzean (11,25 m.) eta pertika jauzian (2,80 m.) jantzi zituen urrezko dominak. Redondok, aldiz, 150 m. lasterketan (19,09) eta xabalina jaurtiketan (32,99 m.).
Alebin mailan, talde urdin-beltzeko Amelie Floresek zilarrezko domina eskuratu zuen 2 kiloko pisu jaurtiketa proban, 8,24 m.
Kategoria bereko lehen postuetan izan ziren ere Ostadar SKTko Aitor Ormazabal eta Oier Jauregui. Biek laugarren postuan amaitu zuten euren proba; Ormazabalek 2.000 metroko iraupen luzeko lasterketa (07.33) eta Jaureguik, aldiz, 150 metroko iraupen erdikoa (21,74).