Osasun publiko eta kalitatezkoaren alde egiteko kalera aterako dira gaur

Txintxarri Aldizkaria 2024ko api. 12a, 07:30
Martxo hasieran 1.200 sinaduratik gora bildu zituen eragileak.

Gaur egungo sistemaren egoeraz arduratuta, Lasarte-Oria Osasun Publikoaren Alde taldeak manifestazio bat aurrera eramango du gaur arratsaldeko seietatik aurrera. Anbulategian jarri dute hitzordua; bertatik abiatu eta erdigunea zeharkatuko dute. Herritarrak deitu dituzte ekintza horretan parte hartzera.