Alebin mailako Gipuzkoako txapelketa martxan da. Hilaren 23an Urnietako kiroldegian lehen fasea jokatu zen eta Lasarte-Oria Kirol Elkarteko hamar judokek parte hartu zuten. Guztiak ederki borrokatu ziren eta bigarren fasearen zain, gogor egingo dute lan finalean egoteko.