Buruntzaldea IKTko igerilariak ederki jardun dira hitzordu ezberdinetan

Txintxarri Aldizkaria 2024ko mar. 22a, 15:00
Gipzukoako Neguko Sarian lehiatu diren BuruntzaldeaIKTko kideak, dominak kolkoan. Arg.: Buruntzaldea IKT.

Buruntzaldea IKTko kideek bi hotzordu garrantzitsu izan dituzte azken bi asteburuetan: Gipuzkoako Neguko Saria eta infantil mailako Espainiako txapelketa. Markak ontzeaz gain, lehen postuetan ere izan dira Neguko Sarian

Hilaren 9an, Gipuzkoako Neguko Saria jokatu zen Andoaingo Allurralde kiroldegiko igerilekuan. Infantil, junior eta absolutu mailan Gipuzkoako txapelketarako gutxienekorik ez zuten igerilariek parte hartu zuten eta bertan izan ziren Buruntzaldea IKTko Ane Meyer, Laida Guerrero, Nille Becerra, Kimetz de la Cruz eta Lucia Rey kideak proba ezberdinetan. Guztiek euren markak hobetu zituzten eta podiumera ere igo ziren.

Honako marka pertsonalak berritu zituzten: 

  • Ane Meyer: 100 m. lau estilo, 01.31,47 eta 50 m. libre, 33,55.
  • Laida Guerrero: 50 m. bular, 49,76 eta 100 m. libre, 01.24,94.
  • Nille Becerra: 100 m. lau estilo, 01.29,69, 100 m. libre, 01.17, 79 eta proba horretako 50 metroetako pasean, 35,06.
  • Kimetz de la Cruz: 50 m. bizkar, 33,60 eta estilo bereko 100 metroetan, 01.10,82. 
  • Lucia Rey: 50 m. bizkar, 43,41 eta 50 m. libre, 37,25.

Horien artean, Kimetz De La Cruzek egindako bi markak nabarmentzen dira. 50 m. bizkar probako denborarekin Gipuzkoako Udako txapelketarako sailkatu da eta  100 metrokoari dagokionez, igerilari gaztea Euskal Herriko gutxienekotik segundo batera geratu da.

Hori guztiaz gain, infantil mailan bakarrik dominak banatu zirenez, honakoak izan ziren igeriketa taldeko ordezkariek eskuratutakoak:

Urrea Zilarra

- Ane Meyer, 50 m. libre

- Kimetz de la Cruz, 50 m. bizkar

- Kimetz de la Cruz, 100 m. bizkar

- Nesken 4x50 m. erreleboa

Era berean, Buruntzaldea IKTko kideek esker beroak eman nahi dizkiete txapelketa aurrera ateratzen lagundu zieten bolondres guztiei.

Osasun azaroak

Buruntzaldea IKTko kide Iñaki Garciak, aldiz, infantil mailako Espainiako txapelketan egin du igeri hilaren 14tik 16ra, Terrassan, Katalunian. Osasun arazo batzuk medio, ezin izan du bere onena eman, baina horiei aurre egin eta marka pertsonalak egin ditu.

50 m. libre proban ezin izan zen finalerako sailkatu. Hala ere, igeri leku luzeko bere marka ondu zuen, 26,11.

100 m. bizkar proban, berriz, ezin izan zuen ongi lehiatu "osasun fisiko arazo batengatik" eta 01.06,11 egin zuen.

Lehia amaitzeko poztasun bat izan zuen. 100 m. libre proban parte hartu eta marka berria egin zuen, 57,07.

Iñaki Garcia, Espainiako txapelketako atsedenaldi batean. Arg.: Buruntzaldea IKT.

Asteburuko hitzorduak

Asteburu honetan, hitzordu bikoitza dute Buruntzaldea IKTko kideek. Batetik Udaberriko Saria lehiatuko dute Hernaniko kiroldegian eta bestetik, taldekide Nahia Zudaire igeriketa geokitutako Erkidegoen arteko Espainiako txapelketan parte hartuko du.