'Dei galdu bat' liburua aurkeztu du Idoia Garzes Aldazabal herritarrak

Txintxarri Aldizkaria 2024ko mar. 22a, 08:00
Argazkia: Bixente Beltran.

Idoia Garzes Aldazabal idazle lasarteoriatarrak 'Dei galdu bat' lana argitaratu berri du Elkar argitaletxearekin eta bere egoitzan aurkeztu. 12 eta 16 urte arteko nerabeei zuzendutako liburua da, Aminata eta Itsaso neska gazteak protagonista dituenak. Lehenengoaren mezu bat topatuko du bigarrenak, hondartzan, botila batean.