Herriko kirolariak, lasterketaz lasterketa

Txintxarri Aldizkaria 2024ko mar. 21a, 15:06
Jon Presa (ezkerrean) eta Raul Gomez Margallo (eskuinean), proba ezberdinak lehiatzen. Arg.: J. Presa/J. Zatarain.

Lasarte-Oriako korrikalari edo ordezkariak ez dira geldirik egon hilaren 16an eta 17an. Kantabria aldean, Donostian edo Lasturren proba ezberdinetan parte hartu zuten

Hilaren 16an, Laredoko Hiriko 10 kilometro proba lehiatu zen Kantabrian. Julen Ormazabal eta Aloña Mendi taldeko Jon Presa herritarrak lasterketako hamar kilometroak egin eta euren markak hobetu zituzten; Presak 31.21 egin zuen eta Ormazabalek, aldiz, 35.12.

Egun bat geroago, Donostian, Udaberriko lasterketa izan zen. 46 herritar iritsi ziren 10 kilometrotako probako helmugara eta horien artean azkarrenak Raul Gomez Margallo (33.31) eta Mari Carmen Olaso (46.56) izan ziren. Biak euren mailako hirugarren sailkatu ziren.

Horrez gain, hilaren 10ean Bartzelonan jokatu zen Maratoian ere izan zen herritarrik, Nora Landaberea. 40 kilometroko ibilbidea 03.19.57 markarekin gainditu zuen herritarrak.

Errepideak alde batera utziz, Kantabrian, Trasmierako ekoparkeko trailean zein Lasturreko mendi martxan ere izan ziren Lasarte-Oria Trail Mendi elkarteko (LOTME) kideak.