Gurpin aulkiko Euskadiko Eslalom txapelketa jokatuko da larunbatean Lasarte-Orian

Txintxarri Aldizkaria 2024ko mar. 21a, 13:30
Otsailean jokatu zen Gipuzkoako txapelketako irudia.

Otsailean, Lasarte-Oriako herritarrek gurpildun aulkiko eslalom txapelketa ezagutzeko aukera izan zuten Gipuzkoako txapelketari esker. Hilaren 23an, berriro ere, kirol modalitate hori protagonista izango da kirol guneko pilotalekuan. Oraingoan Euskadiko txapelketa izango da jokoan, 11:00etatik 14:00etara. Besteak beste, Ostadar Inklusioa taldeko kideak izango dira lehian.

Txapelketako kartela. Arg.: Ostadar Inklusioa.