Eguzki ISU Leihoak taldeak kopa jokatuko du

Txintxarri Aldizkaria 2024ko mar. 20a, 12:30

Eguzki ISU Leihoak taldeak fase erregularreko azken jardunaldiari egin zion aurre hilaren 16an. Jon Merinoren taldeak Makax hartu zuen etxean eta neurketa borrokatua izan zen. Garaipena erdietsi eta kopa lehiatuko du orain

Bi taldeak gogotsu atera ziren zelaira. Lehia handia izan zen baloiaren jabetzarengatik. Hala ere, bi taldeek aurka ugari sortu zituzten eta etxeko taldeak ongi baliatu zituen 4-3 irabazteko.

Puntuei esker, 2. multzoko taulako zortzigarren postuan amaitu du lehen fasea talde hori-beltzak eta horren ondorioz, kopa lehiaketarako sailkatu da. Eibartarrak izango da lehen aurkaria. Hitzordua gaur, hilaren 22a, 20:50ean jokatuko da Maialen Chourraut kiroldegian.

Gainerako taldeak

Kadete mailako talde izan ezik, Eguzki Areto Futbol elkarteko gainerako taldeek ere garaipena erdietsi zuten.

Lehen mailan Eguzki Arkupe Rehabilitacionesek 6-5 irabazi zuen Idiazabal BaiReformas taldea. Eguzki Bodegas Ayesa gazteen taldeak 1-8ko garaipena lortu zuen Goierriren aurka eta Eguzki Bar Escalerilla infantil taldea Aloña Mendi 9-0 gainditu zuen.

Kadeteek, aldiz, ez zuten egun ona izan eta Antiguokoren aurka 5-3 galdu zuten.