Alex Saleta herritarrak brontzea eskuratu du Europako Nazioen Kopan Espainiako selekzioarekin

Txintxarri Aldizkaria 2024ko mar. 19a, 16:15

Alex Saleta herritarra (erdian), selekzioko kideekin. Arg.: Espainiako Errugbi Federazioa.

Hilaren 16an Errugbiko Sei Nazioen garaile Irlanda izan bazen ere, hurrengo egunean Europako Nazioen Kopako irabazlea eta podiuma erabaki ziren Parisen. Hirugarren postuaren lehian Espania eta Errumaniako selekzioak izan ziren nor baino nor. Ordiziako jokalari Alex Saleta herritarra hitzordu garrantzitsua jokatzeko lehoien deia jaso eta brontzezko domina ekarri du etxera

Errumaniak aurre hartu zuen eta hamabosgarren minutuan 12-0 jarri zen markagailuan. Gorriek ez zuten amore emango ordea; bi entsegu eta gauzatzeei esker emaitzari itzulia eman zioten eta 12-21 joan ziren atsedenaldira.

Bigarren zatian bost entsegu eginez aldea ireki zuten gorriek, 19-40. Baina errumaniarrak ederki borrokatu ziren azken minutura arte eta entsegu eta azken emaitza 33-40 izan zen. Saleta herritarra 69. minutuan sartu zen zelaira.