Ate irekien saioa egingo dute asteazkenean Oriarte Landaberri eraikinean

Txintxarri Aldizkaria 2024ko ots. 5a, 10:00

Asteazkenean zabalduko dute herriko ikastetxeetan matrikulazio epea, hilak 7. Oriarte BHI institutuak, egun berdinean ate irekien saio bat egingo duela iragarri du, Landaberri eraikinean,  17:30etik 18:30era.

Informazio gehiago nahi dutenek Oriarteren webgunea kontsulta dezakete. Hauek dira Oriarte BHIren bi eraikinak:

Oriarte Landaberri
  • Helbidea: Pintore kalea, 2
  • Telefono zenbakia: 943-89 94 94
  • Mailak: DBH 1 eta 2
Oriarte Larrekoetxe
    • Helbidea: Buenos Aires aldapa, 1
    • Telefono zenbakia: 943-89 94 92
    • Mailak: DBH 3-4 eta Batxilergoa