EDUKI BABESTUA

Gaur zabaldu dute EPA-HHIn matrikulatzeko epea

Txintxarri Aldizkaria 2024ko urt. 29a, 09:00

EPA-HHIn hezkuntza arautuan ikasi nahi dutenek izena eman dezakete jada, gaur ireki baitute matrikulazio epea

Gaurtik hasi eta otsailaren 2ra arte matrikulatu ahalko dira EPA-HHIn ikasteko interesa dutenak. Astelehenetik ostegunera 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara edukiko dute aukera, eta ostiraletan berriz 10:00etatik 12:00etara. Izena emateko asmoa dutenek Beko kale bidea 1 helbidera joan beharko dute, EPA-HHIk osasun etxearen egoitzako 3. solairuan daukan bulegora.

Bigarren Hezkuntzako graduatua (DBHko titulua lortzeko moduluak). Lehen Hezkuntza (Alfabetazioa, Historia, Osasuna eta elikadura, Ingelesa eta Espainiera. Euskara tailerra. Gela digitalak: hiritartasun digitalerako tailerra.

Interesatu dutenak 943-36 66 08 telefonora hots egin dezake, info@epalasarte.es helbide elektronikora idatzi edo www.epalasarte.es webguneari begiratu bat eman.