Festa bat egingo dute 2024-2025 ikasturteko matrikulazio kanpaina sustatzeko

Txintxarri Aldizkaria 2024ko urt. 22a, 15:53

Otsailaren 7an hasiko dute aurten ikastetxeek matrikulazio epea eta hilaren 23ra arte iraungo du

Ikastetxeak datorren ikasturtera begira jarri dira dagoeneko. 2024-2025 ikasturteko matrikulazio kanpaina datorren hilaren hasieran martxan jarriko dute, eta hori iragarri eta sustatzeko asmoz, larunbat honetan, hilak 27, festa bat egingo dute. Hala jakinarazi dute Agustin Valdivia alkateak, Hezkuntza batzordeburu Maite Iglesiasek, prentsaurrean. Ondoan izan dituzte baita ere, a Sasoeta-Zumaburu ikastetxeko Oiartza Pampliega eta Landaberri ikastolako Consuelo Aizpurua zuzendariak. 

Herriko familiak bertan parte hartzeko gonbita

Eguraldi ona eginez gero, Okendo plazan aurrera eramango dute aipatu festa. Euria egingo balu, berriz, Oriarte Institutuko estalkira lekualdatuko dute, eta, oso-oso eguraldi txarra egingo balu, aldiz, Manuel Lekuona Kultur Etxean egingo dutela jakinarazi dute. Lasarte-Oriako familiak deitu dituzte larunbateko jardueran parte hartzera. Egitaraua ere iragarri dute; honako ekimenak aurrera eramango dituzte:

  • 09:30ean, hasiera: Haurrek egingo dituzten marrazki eta idatziko ditzuten esaldiak sare handi batean eskegiko dituzte. Eurentzako herriko ikastetxeetan matrikulatuak egoteak eta ikastetxeetara joatean zer adierazten duen azaleratuko dute. 
  • 11:30ean, emanaldia: Zorionak Marimotots ikuskizuna ikusteko aukera izango dute bertaratzen diren haurrek.

Horren ostean, ikastetxe ezberdinetako familiek parte hartuko dute; seme-alabak herriko ikastetxeetan matrikulatzearen esperientziak kontatuko dituzte.

Hori amaituta, plazan bildutakoek, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen  Agur bat lagun maite dantzatuko dute, denek elkarrekin. 

  • 12:45ean, ikastetxeetako zuzendaritzek hartuko dute hitza; lasarte-Oriako familiak animatuko dituzten euren haurrak herriko ikastetxeetan matrikulatzera. 

Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzenduta dagoen egitasmoa da larunbatekoa.