Aurrematrikula egiteko epea zabaldu du Andrejoakinaenea haurreskolak

Txintxarri Aldizkaria 2023ko api. 25a, 10:40

Interesa dutenek hezkuntza zentrora joanda edo sarean izena eman dezakete maiatzaren 16ra arte, egun hori barne. Tramite hori presentzialki burutu nahi dutenek 10:00etatik 12:30era nahiz 14:30etik 16:00etara izango dute horretarako aukera.

Egutegia
  • Izen ematea, maiatzaren 16ra arte (egun hori barne).
  • Onartuen behin-behineko zerrendak argitaratzea, ekainaren 14an.
  • Erreklamazio epea, ekainaren 15etik 20ra.
  • Eskaerari uko egitea, ekainaren 20ra arte.
  • Behin betiko zerrendak argitaratzea, ekainaren 30ean.
  • Ikasturte hasiera haurreskolan, irailaren 6an.

Kontsultak egin eta informazio gehiago eskuratu nahi duten herritarrek 943-36 72 38 telefono zenbakira deitu edo andrejoakina.lasarte-oria@haurreskolak.eus helbide elektronikora idatz dezakete.