Batxilergoko aurrematrikula egiteko azken egunak

Txintxarri Aldizkaria 2023ko api. 19a, 09:00

12 eta 18 urte arteko ikasleak hartzen ditu Oriarte BHIk, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa egiteko, euskal kultura eta kulturartekotasuna bultzatuta. Azken maila horretan aurrematrikula egin nahi dutenek hilaren 21a baino lehen izena eman beharko dute, ostiralarekin. 

Jangela zerbitzua dutela azpimarratu dute Oriarteko zuzendaritzako kideek. Informazio gehiago webgune honetan eskura dezakete lasarteoriatarrek.