Gaztelekuko ikasteko espazioa erabili ahal izango dute gazteek

Txintxarri Aldizkaria 2023ko api. 4a, 16:30

Lasarte-Oriako Gaztelekuak badu gazteek ikasteko eremu bat, eta espazio hori berriz ere erabili ahal izango dute gaztetxoek ekainera bitarte. Koronabirusak eragindako pandemia medio, itxi egin behar izan zuen udalak, eta hil honetan irekiko ditu berriz ere ateak.

Astean bi egunez joan ahal izango dira gazteak bertara ikastera; astearte eta ostegunetan, 17:30etik 20:00etara.  Aste Santuko oporraldia eta gero jarriko da martxan zerbitzu hori, hilaren 18tik aurrera zehazki. 

Ohartarazpen bat egin dute udal ordezkariek; eremu hori erabiliko duten ikasleek ez dituztela eskola partikularrak jasoko.

Nerabeentzako tailerrak

Bestalde, nerabeentzako eremuan tailerrak eramango dituztela aurrera ere berri ere eman du udalak. Horren inguruan aurreratu duen informazio bakarra da maiatzean hasiko direla, ostiral eta larunbatetan izango direla eta 17:00etatik 20:00etara. Zein tailer izango diren aurrerago iragarriko dutela ohartarazi dute.