Nahia Zudaire igerilaria omenduko du udalak gaur arratsaldean

Txintxarri Aldizkaria 2021ko urr. 1a, 14:40

Tokioko Paralinpiar Jokoetan egindako lanaren aitortza jasoko du Buruntzaldea IKT klubeko igerilari Nahia Zudairek gaur arratsaldean, Lasarte-Oriako udaletxean. 18:15ean aterako da eraikin horretako balkoira, herritarrekin hitz egitera.

Hori baino lehen, 17:50ean, kirolariari aurreskua dantzatuko diote. Ondoren, udaletxera sartu eta harrera ekitaldia hasiko da. Alkatearekin eta udal korporazioko zinegotziekin elkartuko da igerilari gaztea.

Horrelako lehiaketa batean aurreneko aldiz aritu izanagatik, Zudairek lan bikaina egin du, eta bi diploma olinpiko eskuratu.