Zeren izenean?

Mailu Arruti 2018ko ots. 2a, 09:45

Zenbat jipoi eman eta jasan dira “maitasunaren izenean” sarritan akabatzeraino. Gehienetan emakumeek eta haurrek jasotakoak

Zenbat jipoi eman eta jasan dira “maitasunaren izenean” sarritan akabatzeraino. Gehienetan emakumeek eta haurrek jasotakoak.

Zenbat gudu Jaungoikoaren izenean? Erdi Aroan Eliza katolikoak bultzatuak. “Santa Cruzada”. Francoren alde egin zuen Eliza katoliko zatiak ere, errepresio hura guztia halaxe justifikatu zuen. Jaungoikoaren izenean. Yihad. Musulmanek aurrera daramatena. Sarraski latzak bai. "Ala handia da!", oihu eginez. 

Arrazoi politikoak defendatzeko ere erabili izan da bortizkeria. Gure herrian duela gutxi arte.

Legearen izenean zenbat aldiz urratzen dira giza eskubideak? Urrutira joan gabe ikusten ditugu egunero.

Sexu jazarpena azken aldian Hollywooden ahotsa hartzen ari dena.

Gizon eta emakumeen eskubide (ez)berdintasunean. “Brecha salarial” esaten diote. Zenbait kasutan erretena ez, arroila dago batzuen eta besteen arteko lan berdinaren lansarian.

Aberats ala pobre, emakume ala gizon, lehen munduan ala hirugarrenean jaio, galtzaile ala garaile izango zara. 

Legea bete behar da. Baina legea pairatzea tokatu zaigu sarritan. Beste batek egin duelako bere neurrira eta bere interesak defendatzeko.

Eta demokraziaren izenean zer ari gara ikusten? 

Herria omen da soberanoa. Herriak diona errespetatzen da. Ez da ba hori Katalunian ikusten ari garena azken aldian. Bi aldiz bozketak irabazi dituen herri nahiaren gainetik EPAILEEK agintzen dute. 

Bortizkeriak aurpegi asko ditu. Batzuei odola darie. Beste batzuek fisikoki ez dute odolik isurtzen, baina bai, bortizkeria eta gehiegikeriak dira.

Beraz, Justiziaren izenean... 

Estatuak “trofeoa” behar du. Puigdemonten burua nahi du.