Ostadarreko Erregional mailakoak, igoera fasera

Txintxarri Aldizkaria 2018ko urt. 12a, 10:35
Ostadarrek hirugarren postuan amaitu du liga eta igoera fasea jokatuko du

Lurralde mailako Ostadarreko futbolariek liga amaitu dute, ongi amaitu gainera. Zumaiakori 4-0 irabazita hirugarren sailkatu dira, eta igoera fasea jokatuko dute. 

Michelingo zelaian jokatu zuten joan den igandean. Pardidaren garrantziaren jakitun ziren Ostadarreko neskak, eta partida hasieratik bukaerara arte kontrolatu zuten. Candela Barriok egin zuen lehenego gola 35. minutuan. Bigarren zatian ere aukerak aprobetxatu zituzten: Nahia Mendiablek 57. minutuan erabakita utzi zuen partida. Eta hortik aurrera hasi zen festa. Hamar minutu geroago Mendiablek bigarren gola sartu zuen, eta azkenik, Uxue Zalduak itxi zuen partida 85. minutuan gola sartuta.