Hamaika domina alebin mailako Gipuzkoako Txapelketan

Txintxarri Aldizkaria 2017ko eka. 22a, 21:00
Buruntzaldea IKTko igerilari alebinek lan txukuna egin zuten Irunen jokatutako Gipuzkoako Txapelketan

Guztira, hamaika domina etxeratu zituzten Buruntzaldea IKT taldeko igerilari alebinek Gipuzkoako Txapelketan. Horiekin batera, Unai Somovillak Espainiako Txapelketarako txartela eskuratu zuen. Izan ere,  gutxieneko denborak egin zituen 100 metro bular eta 100 metro bizkar estiloetan eskuratutako zilarretan.Horietaz gain, 200 metro bizkar eta 200 metro bular estiloetan ere bigarren izan zen.

Nora Imazek gauza bera eskuratu zuen 800 estilo libre kategorian.

Bestalde, podiumeko hirugarren koskara igo ziren Eneko Elizasu –1.500 metro estilo librean– eta Aintzane Sarobe –100 metro bikar estiloan–.

Azken dominak taldeka irabazi zuten Pello Ibargoyenek, Unai Somovillak, Eneko Elizasuk eta Iker Felipek. 4x100 lau estiloetan brontzezkoa etxeratu zuten.

Nerea Santosek eta Ane Artolak ere maila ona erakutsi zuten.