Bi domina lortu ditu Aitana Molano gimnasta gazteak

Txintxarri Aldizkaria 2018ko mai. 18a, 11:30
Azpeitiako kiroldegian lehiatu da lasarteoriatarra, larunbatean, eta pozik dago lortutako emaitzekin

Bakarkako lehian lehen urtea du Aitana Molano gazteak, eta pozik dago lortzen ari den emaitzekin. Azpeitian aritu da, eta bi domina kolkoratu ditu.

Uztaien ariketan bigarren postua eskuratu du, eta hirugarren postua, berriz, sailkapen orokorrean.

Asteburu honetan, aldiz, Gipuzkoako finala jokatuko da Eibarko Ipurua kiroldegian. Bertan arituko dira Senior A mailako taldeak, kadete mailako bi talde,  eta baita Garazi Gomez, Aizpea Arroyo eta Alazne Gonzalez, bakarka. LOKEko gimnastak goizez lehiatuko dira.