Segurtasunezko zorua jartzen ari dira Tximistarreta haur parkean

Txintxarri Aldizkaria 2017ko uzt. 21a, 12:05
Brigada bat haurrentzako segurtasunerako obra egiten ari da, udaletik jakinarazi dutenez.

Orain dela urte batzuk egin zuten obra bat egin zuten parkean, baina egiteko geratu ziren haur parkerako segurtasun neurriak ezartzea. Horregatik, udaletik jakinarazi dutenez, brigada bat lanean ari da une hauetan. Horretarako, jolas horiek inguratzen dituen lurra erretiratu egin dute, eta 40 eta 60 zentimetro arteko hondar geruza ipiniko dute. Eremu hori egurrezko piezen bidez hesituko da.