Plaza dantza saioa igande arratsaldean, Okendo plazan

Txintxarri Aldizkaria 2017ko urr. 27a, 15:00
Lasarte-Oria Bai! kroseko egunari amaiera borobila emateko, plaza dantza eta muxikoak dantzatu ahalko dira Okendo plazan.

Igandean arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Lasarte-Oria Bai! kroseko jai giroari jarraipena emango diote Ttakun KEk sustatutako plaza dantza taldeko kideek ikasturte honetako lehen saioarekin. Hilabete honetatik aurrera, taldea hilabero laugarren igandean bilduko da plazan dantza egitera.

Antolatzaileek plaza dantzak eta muxikoak dantzatu edo ikasi nahi dituzten herritarrei Okendo plazara hurbiltzeko gonbita egiten diete.