Otsailaren 2an, Txuri Urdinera

Txintxarri Aldizkaria 2019ko urt. 22a, 16:03
LH3-LH6. mailako haurrek aukera dute Txuri Urdinera joateko, otsailaren 2an. Izena eman daiteke urtarrilaren 30era arte, Ttakunen

Plaza mugatuak dira, azkar ibili behar da hortaz. Urtarrilaren 30era arte izena eman daiteke, Geltoki kalea 4ko Ttakunen bulegoan, aisia@ttakun.eus helbidean edo 695 785 392 telefonoan. Irteera 16:00etan izango da, eta buelta 19:30ean. Zumaburuko autobus geltokian hatuko dituzte gaztetxoak. Prezia 15 eurokoa izango da Ttakuneko bazkideak ez direnentzat, eta 12 eurokoa bazkideentzat.