Ostiralean amaitzen da areto futbol txapelketan izena emateko epea

Txintxarri Aldizkaria 2017ko abe. 27a, 10:48
Izen emateak online egin behar dira ondoko helbidean: www.leverade.com/manager/sportmadness.

Emakumeen txapelketan gehienez zortzi taldek hartuko dute parte. Gainer,a inguruko herrietako taldeentzat ere  irekia izango da. Jokalariek gutxienez 16 urte izan beharko dituzte (2002an jaioak). Izen ematearen prezioa 319 euro da.

Mutilen atalean, berriz, gehienez hamalau talde izango dira (izen ematearen hurrenkera errespetatuko da). jokalarien gutxieneko adina 16 urte izango da (2002an jaioak); izen ematearen prezioa 435 euro da.