Kutxa Kultur Festibalak herriko kaleak ere girotuko ditu bihar

Txintxarri Aldizkaria 2017ko ira. 15a, 12:30
Udalak eta Aterpea merkatarien elkarteak antolatuta, 'Pintxo Musika' ekimena izango da bihar: musika, jana eta edana

Gaur hasi eta bihar amaituko den Kutxa Kultur Jaialdia, ez da hipodromoko eremura soilik mugatuko; herriko kaleetan ere izango dira ekintza bat baino gehiago. 
Lasarte-Oriako Udalak eta Aterpea merkatarien elkarteak antolatuta, hainbat pintxo dastatzeko aukera izango dute herritarrek, musikak girotuta.

Bezeroek, hiru euroren trukean eskuratu ahal izango dute pintxoa eta garagardoa, eta guztira, hamaika tabernek hartuko dute parte: Arkupe, Also, La Vie, Lasarte, Yolanda, Jalgi eta Jalai tabernatan, Buenetxea eta Viña del Mar kefetegietan, Abend garagardotegian, eta baita Usoak pubean ere. Hauek prestatutako mokaduek hipodromoan joko duten taldeen izenak izango dituzte.

The Roadhouse (12:00etan, Ola kalean),  Indian Feather (13:00etan, Jaizkibel plazan),  eta Psycoacustic (14:00etan, Landaberri DBH aurrean)  taldeen kontzertuak izango dira.