Euria egin edo ez, plaza dantza saioa antolatu dute iganderako

Txintxarri Aldizkaria 2019ko urtarrilaren 25a

Muxikoak eta plaza dantza, igande eguerdian

Ttakun Kultur Elkarteak antolatuta, plaza dantza eta muxikoak egingo dituzte igande eguerdian, Okendo plazan, 12:00etatik 14:00etara. Bi orduko iraupena du.Ttakunek gonbitea luzatu die herritarrei, parte hartzera animatu daitezen. Eguraldi txarra egingo balu, BMko aterpean egingo dute dantzaldia.